Agiriak.net fondoak
eguneroko harreman sozio-ekonomikoetan eta eguneroko bizitzan
baliagarri suerta daitezkeen dokumentu eta inprimaki estandarrak
biltzen ditu.
Euskaraz bizi eta lan egiten dugunoi gaur egun eskura ez ditugun
idazki estandarrak eskaintzea da fondoaren helburua.
Dokumentuok modu erraz eta azkar batean jasotzeko aukera dago, bai
doakoak direnak bai ordainduz jaso daitezkeenak.
Fondoa etengabe eguneratzen da. Erabiltzaileek agiri gehiago
bidaltzeko aukera dute eta, aztertu ondoren, fondoan sartzen dira, doan
jaisteko aukerarekin.
Zure erakunde edo enpresaren inprimaki pertsonalizatuak
Agiri estandarrez gain, zure erakunde edo enpresaren inprimakiak
pertsonalizatzen ditugu. Urteetako lanaren eskarmentuak horrela
erakutsita, inprimakiak bai euskaraz, bai erdaraz ulergarriak eta
betetzeko errazak izan daitezen, itzulpena eta egokitzapena
egiterakoan honako irizpideak darabiltzagu: testuak egokitu, datuak eta
testuak bereizi eta formalismo baliogabeak kendu.
Aipatutako lana, ondoren azaltzen diren erakunde eta udaletan egin
edo egiten ari gara: Leioako Udala, Arlan, Bizkaiko Industri
Ingeniarien Elkargo eta Elkartea, ONCErako inprimakien itzulpena eta
Bilbao Bizkaia Kutxarako hainbat inprimakiren egokitzapenak egin dira.